Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da. Oraindik izena eman ez dutenek zabalik dute horretarako aukera http://izenematea.euskaraldia.eus web orrian. Aurreko edizioan Arigune gisa izena eman zuten elkarte, entitate eta establezimenduek ere badute oraindik izena emateko aukera. Zornotzako Udalak deialdi berezia egin die herriko denda, taberna eta elkarteei, Euskaraldian izena eman dezaten eta euren establezimendua Arigune gisa identifikatu dezaten. Entitateen izen-ematea https://ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea loturaren bidez egin behar da.