Lau autoren arteko istripua Zornotzan, N-634 errepidean

Anboto 2022ko aza. 2a, 08:15

Istripuaren ondorioz ez da inor zauritu. Autoak errepide bazterrean daude. 

7:05ean lau autok istripua izan dute Zornotzan, N634 errepidean, Durangorako noranzkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz ez da inor zauritu, baina autoek traba egiten dute errepide bazterrean. Arretaz gidatzeko aholkatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!