Hitanoa lantzeko egitasmoak aurten izandako erantzun ona ikusita, Zornotzako Udalak bigarren talde bat antolatuko du. Hori dela eta, berba talde bat martxotik ekainera bitartean egondako herritarrek osatuko dute. Bigarrena ikasle berriekin osatuko dute. Udaleko Euskara Sailak azaldu duenez, ikastaroa azaroan hasiko da eta zazpi saioz osatuta egongo da. Saio bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du. Ikastaroan parte hartu gura duten zornotzarrek euskara ondo menperatu eta Mendebaldeko euskalkira moldatzeko gaitasuna izan beharko dute. Ikastaroetan izena emateko euskara@amorebieta.eus edo 944300022 (120 edo 121 luzapenak) jo behar da.
Berbaldiak programa ere, martxan
Bestalde, Berbaldiak egitasmoa ere bueltan da. Programak euskara praktikatzeko tarte bat eskaintzen du hainbat kiderekin taberna batean kafe bat hartzeko batuta. Berbakideak bi asterik behun batzen dira, ordubetez. Bertan parte hartzeko ere goian aipaturiko helbidera edo telefonora jo behar da.