Pertsona bat artatu behar izan dute Zornotzan, etxebizitza batean piztutako sutean

Anboto 2022ko urr. 3a, 21:26

Kea arnasteagatik artatu dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur 20:30ak aldera sutea piztu da Zornotzako Juan Alzaga kaleko etxebizitza batean. Sutea sukaldean isiotu da eta larrialdi zerbitzuek etxeko pertsona bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik. Anbulantzia bat eraman dute bertara. Bestalde, sutea kontrolpean dagoela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!