[EGUNERAKETA]: Dagoeneko zabaldu dute N634 errepidea Zornotzan

Anboto 2022ko ira. 28a, 07:25

Istripu baten ondorioz, errepidea itxita egon da, bi noranzkoetan. Dagoeneko zabaldu dute. 

6:50 inguruan bi autok istripua izan dute Zornotzan, N634 errepidean, Boroa parean. Istripuaren ondorioz errepidea itxi behar izan dute, bi noranzkoetan eta trafikoa A8tik bideratzen ibili dira. Dagoeneko zabalik dago.

Bestalde, Ertzaintzak jakitera eman du pertsona bat autotik irten ezinda gelditu dela eta suhiltzaileek atera behar izan dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!