[EGUNERAKETA]: Errepidea garbituta ez dago auto ilararik A8an

Anboto 2022ko ira. 27a, 08:17

Ibilgailu bat irauli egin da A8an eta istripua horren ondorioz, auto ilara luzeak egon dira.

6:35ean ibilgailu bat irauli egin da A8an Zornotzan, Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz ezkerreko eta erdiko erreilak itxita egon dira hainbat orduz eta auto ilara luzeak egon dira.  Dagoeneko errepidea garbitu dute eta ez dago auto ilararik.

Bestalde, istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu egin da eta Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!