Zornotzarrak Euskaraldirako motorrak berotzen hasiko dira martitzenean. Irailaren 13an aurtengo edizioa prestatzeko lehen bilera informatiboa egingo dute Zelaieta zentroan. Arratsaldeko 18:30etan izango da. Bertan, egitasmoaren berrikuntzak eta nondik norakoak azalduko dituzte, herritarrek, eragileek eta elkarteek eman beharreko pausoak zehaztuta. Zornotzako Udalak aurreratu du egitasmoan parte hartuko duela, eta herritarrak deitu ditu bertan parte hartzara. Euskaraldia arrakastatsua izan dadin parte hartzea garrantzitsua izango dela azpimarratu du udalak.