Lau ibilgailuren arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, Boroa parean

Anboto 2022ko abu. 4a, 21:23

N-634 errepidea itxi egin behar izan dute Boroa parean.

Lau ibilgailuren arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, Boroa parean, 20:10 inguruan. Ibilgailuetako bat irauli egin da. Ondorioz, lau pertsona zauritu dira: horietatik hiru Gurutzetako ospitalera eraman dituzte eta bat Galdakaora.

Istripuaren ondorioz N-634 errepidea itxi egin behar izan dute eta trafikoa Zornotzako herrigunetik eta A8tik bideratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!