Lezuri Gonzalezek irabazi du Anbotokide kanpainako lehen otzara

Anboto 2022ko uzt. 16a, 15:31

Gonzalezek Euskotzarak moda eta delicatessen dendak prestaturiko otzara irabazi du. Zorionak!

ANBOTOko lan-taldea Zornotzan egon da gaur Anbotokide kanpainaren berri ematen. Postutxo bat ipini du Zezilia Gallartzagoitia kalean, eta hurbildutako guztien artean Euskotzarak dendak prestaturiko saskia zozkatu du. Zozketako irabazlea Lezuri Gonzalez izan da. 

Bihar, ANBOTOko lan-taldea Otxandion egongo da bigarren otzara bat zozkatzen eta Anbotokide kanpainaren berri aurrez aurre ematen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!