Atzo gauean bost bat lagun murru baten eserita zeuden Zornotzan eta murrua erori egin zen. Ondorioz, lau lagun zauritu ziren eta ospitalera eraman behar izan zituzten.
Istripua gertatu den tokira Ertzaintza, udaltzaingoak, larrialdi zerbitzukoak eta suhiltzaileak bertaratu ziren.