Motor gidari bat hil da Zornotzan

Maialen Zuazubiskar 2022ko eka. 24a, 16:13

33 urteko gizonezkoa da hildako gidaria.

Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, 13:20 inguruan Zornotzan, Zubipunteko industrigunerako sarrera inguruan motor batek istripua izan du. Larrialdi zerbitzuak bertaratu eta gidaria suspertzen saiatu diren arren, 33 urteko gizonezkoa bertan hil da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!