Jaurlaritzak Enpresa Txiki eta Ertainei bideratutako laguntzak aurkeztu ditu

Anboto 2022ko mai. 5a, 15:55

Aurkezpena Durangaldeko enpresen aurrean egin dute, gaur, Elkartegian.

Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko laguntza-plana aurkeztu du gaur Durangon. Ekitaldia Elkartegian egin dute Mankomunitatearekin elkarlanean. Bertan izan dira eskualdeko 30 bat enpresa. Jaurlaritzaren laguntza planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua du. Planaren helburua ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea da, eta "arreta berezia" eskainiko dio garapen inklusibo eta jasangarriari. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, laguntza-programen %70 baino gehiago Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzetara zein Trantsizio Energetikora bideratuko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!