Motor batek su hartu du Zornotzan, N-634 errepidean

Anboto 2022ko api. 11a, 07:55

Matxura tekniko baten eraginez su hartu du motor batek Zornotzan. N-634 errepidean izan da gertakaria, 07:00ak inguruan. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera eta errepidea itxi behar izan dute.

Sua amatatuta, berehala zabaldu dute errepidea trafikoarentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!