Kamioi batek su hartu du Boroan, AP-8 autopistan

Anboto 2022ko martxoaren 16a

Suhiltzaileak sua amatatzen ari dira uneotan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:45ak aldera kamioi txiki batek su hartu du Boroan, AP-8 autopista bazterrean dagoen gasolindegian. Ordu honetan, suhiltzaileak bertan ari dira sua amatatzeko lanetan. Kamioiak ez du karga arriskutsurik eta ez du trafikoa oztopatzen. Segurtasun Sailak dioenez, ez da inor zauritu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!