Kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da Zornotzan

Anboto 2022ko urt. 28a, 10:45

Ez du zauriturik eragin.

Gaur, 10:00 inguruan, kamioi baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Zornotzan, N-634 errepidean eta Donostiarako noranzkoan, San Antonio auzoaren inguruan. Istripuak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzaren arabera.

Trafiko Zuzendaritzaren arabera ez dago auto pilaketarik, trafikoa astiro dabilen arren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!