Zubiondo parkeko skatepark berria lizitaziora atera du Zornotzako Udalak

Anboto 2021ko abe. 31a, 10:38

Pista berria egungo skateparkearen lekuan eraikiko da, inguruko berdeguneetara zabalduz.

Zornotzako Udalak prentsa oharrean azaldu duenez, lizitaziora atera dute Zubiondo parkean skate pista berria eraikitzeko obra. Obra 282.000 euro inguruko aurrekontuarekin atera dute lizitaziora, eta 4 hilabeteko epean eraikitzea aurreikusi dute.

Pista berria egungo skateparka dagoen leku berean eraikiko dute, eta inguruko berdeguneetara zabalduko dute. Instalazio oso bat egingo dute bertan skateboardingaren bi modalitate nagusiak praktikatu ahal izateko: street eta park modalitateak. Udalak dioenez, erantzuna emango diete tokiko erabiltzaileek adierazitako lehentasunei. Diseinuari dagokionez, instalatutako elementuak ezberdinak izango badira ere, guztiak skatepark bakar eta oso batean integratuko dituzte. Skatepark horri esker, patinatzeko linea guztiak erabili ahal izango dira. "Egokia izango da hasiberrientzat zein esperientzia handiagoko erabiltzaileentzat", dio udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!