Motor gidari bat hil da AP-8an, Zornotza parean

Anboto 2021ko abe. 28a, 14:56

Erorikoa izan eta medianaren kontra egin du talka.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripu larri bat gertatu da AP-8 autopistan, Zornotza parean. Motor gidari batek erorikoa izan du eta medianaren kontra egin du talka. Uneotan, Donostiarako trafikoa etenda dago ezkerreko eta erdiko erreietan. Ertzaintza bertan esku hartzen ari da. Errepidea garbitzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!