N-634 errepidea itxita dago Zornotzan garraio bereziko kamioi batek izandako istripuaren ondorioz

Anboto 2021ko abe. 17a, 17:31

Errepidea itxita dago eta auto ilara luzeak daude.

Gaur arratsaldean istripua gertatu da N-634 errepidean, Zornotzan. Istripuaren ondorioz, garraio bereziko kamioi batek bere kargaren zati bat galdu du. Auto batek ere istripuarekin zerikusia izan du. Errepidea itxita dago eta auto ilarak sortu dira. Ez da zauriturik egon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!