Kamioi baten eta auto baten arteko istripu larria gertatu da Zornotzan

Anboto 2021ko abe. 14a, 21:12

N-634 errepidean gertatu da istripua, Bilborako norabidean. Trafiko ilarak daude norabide bietan eta Ertzaintza txandaka ari da joan-etorriak bideratzen.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioi batek eta auto batek aurrez aurre egin dute talka Zornotzan, N-634 errepidean. Istripuaren ondorioz kamioi gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. Auto gidaria, berriz, Gurutzetakora eraman dute, suhiltzaileek erreskatatu ostean. Uneotan trafiko ilarak daudela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Norabide bietan daude, eta Ertzaintza txandaka ari da trafikoa bideratzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!