Pertsona bat zauritu da AP-8an, Zornotza parean izandako istripuan

Anboto 2021ko urr. 5a, 21:01

Auto bat irauli da, errepidetik irten eta alboko hesia jo eta gero. 

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez istripua egon da AP-8an, Zornotza parean, 20:30ak aldera. Auto batek errepidetik irten du, alboko hesia jo du gero eta iraulita gelditu da azkenik. Uneotan larrialdi zerbitzuak bertaratu dira zauritua artatzera. Istripua Bilborako norabidean gertatu da eta errei bat zarratuta dago uneotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!