Zornotzako EH Bilduk alegazioak aurkeztuko ditu Aldundiak Euban eraiki gura duen autopistarako lotuneagatik

Anboto 2021ko uzt. 29a, 11:31

Koalizio subiranistaren berbetan "ez dago nahikoa justifikazio" hainbeste azpiegitura "eremu txiki batean" pilatzeko. Alegazioak aurkezteaz gainera, Bizkaiko Foru Aldundiari Eubara teknikari bat bidaltzeko eskatu diote, "bizilagunei egitasmoaren xehetasunak azaltzeko eta haien zalantzak argitzeko".

Horrez gainera, batzar informatiboa egin zuen EH Bilduk. 30 auzokide hurbildu ziren bertara, eta "erakundeen aldetik informaziorik ez dutela jasotzen, eta auzoa bizitzeko toki desatsegina bilakatzeko arriskua" dagoela adierazi zuten bertan EH Bilduren arabera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!