[BIDEOA] “13/13 auziak ez zuen zentzurik orain hamaika urte, eta zentzu gutxiago du gaur egun”

Ekaitz Herrera 2021ko uzt. 3a, 10:00

Uztailaren 12an Euskal Herriko zortzi herritarren aurkako epaiketa hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Saioa Agirre zornotzarra izango da epaituetariko bat. Fiskaltzak 7 urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat.

Behe aldekoa da, Zornotzakoa. Baina aitortzen du goialdera jotzen duela lasaitasun bila, Etxanora, Etxanok esangura berezia duelako Agirrerentzat. Patxada topatzen du han. Egunotan, oraindino gehiago. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!