Hiru pertsona zauritu dira A8an, Zornotza parean, izandako istripuan

Anboto 2021ko mar. 3a, 09:12

Bi autok istripua izan dute Zornotzan, Donostiarako norazkoan. Ertzaintzak azaldu duenez, autoetako bat irauli egin da eta hiru pertsona zauritu dira. Zaurituak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, bi errai itxita egon dira pare bat orduz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!