Zornotzako adin txikikoen zentroan sua piztu da

Anboto 2021ko ots. 17a, 12:53

Ertzaintzak azaldu duenez, 12:15ean sortu da sua Bizkaiko Foru Aldundiaren ardurapean dagoen adin txikikoen zentroan. 

Suhiltzaileak bertaratu dira eta dagoeneko sua kontrolpean dagoela azaldu du Ertzaintzak. Zauriturik ez dela egon gaineratu dute. Suak gela bateko objektuak kaltetu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!