Akordioa adostu dute Zornotzako Plastibor enpresan

Anboto 2021ko ots. 9a, 15:03

Plastibor Zornotzako Poligonoan dagoen kimika alorreko enpresa bat da , 111 langile dituena eta automoziorako eta alor elektrikorako  plastikozko piezak ekoizten dituena.

Atzo , otsailak 8,  Enpresa Hitzarmenari dagokionez, akordio batera heldu ziren Plastiborren ( LABeko 7 delegatu, ELAko bat, eta CCOOko bat). Akordioa langileen asanbladak berretsi du. 

LABek azaldu duenez, 2020ko martxotik  Enpresako Lan Hitzarmenaren inguruan bilerak egin zituzten "inongo akordiorik" lortu gabe. Asanbladak urtarrilean mobilizazioei ekitea erabaki zuen, eta horren harira  egunero egin dituzte elkarretaratzeak enpresa aurrean. Greba mugagabea egin zuten otsailaren 7ko gaueko txandan hasi eta otsailaren 9ko goizeko errelebora arte. Akordioa atzo gauean lortu zutela azaldu du LABek.

Hitzarmenaren  dagokienez, sindikatuak  dioenez, 3 urtetarako iraupena izango du.  Soldatetan, kategoria-promozioetan eta bajetan eragina izango du, eta enpresak ezingo du Hitzarmena inaplikatu. 

"Hitzarmen honetan aurrerapauso ikaragarriak jasotzen dira Plastiborreko langileentzako, eta agerian uzten du , langileen batasunak eta lan sindikal serio eta konprometituak bere emaitzak ematen dituela", azpimarratu du LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!