Lau autok elkar jo dute Zornotzan, N-634 errepidean

Anboto 2021ko ots. 1a, 16:36

Lau lagun zauritu dira. Bi Gurutzetako ospitalera eraman dituzte. Beste biak, Galdakaokora.

Larrialdi zerbitzuek aditzera eman dutenez, lau autoren arteko istripua gertatu da Zornotzan, N-634 errepidean. 14:15etan izan da. Istripuaren ondorioz lau lagunek zauri arinak jasan dituzte. Dena dela, euretako bi Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte eta, beste bi, Gurutzetakora (Barakaldo). Uneotan, errepideko puntu horretan ez dago trafiko arazorik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!