Ordezkari sindikal ohi baten kaleratzea salatu du LAB sindikatuak

Anboto 2020ko urr. 22a, 11:13

Dozenaka lagun bildu ziren atzo, Zornotzako Adakar enpresaren aurrean, kaleratzearen aurka protesta egiteko. 

Ordezkari ohia diziplinazko kaleratze baten bidez bota dute LAB sindikatuaren arabera: "oinarririk gabeko kaleratzea izan da, lan sindikala egiteagatik. Badakite LAB bezalako sindikatu batek egoera aldatzeko lan egingo duela, eta ez dute nahi". Sindikatuaren arabera, lau urteko ordezkari lana bukatuta kaleratu dute, "urte bateko babesa amaitu zaionean".

Elkarretaratzean LABeko kide bat identifikatu zutela ere salatu du sindikatuak. Urriaren 27rako beste kontzentrazio batera deitu du LABek. Bilboko epaitegi aurrean egingo dute protesta, 12:15ean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!