15 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 29a, 12:38

8 kasu atzeman zituzten atzo Zornotzan, 5 Durangon eta 2 Elorrion. 

EAEn, 7.373 PCR proba egin ziren atzo, eta horietatik 285 positiboak izan ziren: 138  Bizkaian, 39 Araban eta 99 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 9, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleen egoera dela eta, COVID-19aren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 55 pertsona ZIUn daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!