Euskara ikasteagatiko eta sustatzeagatiko diru-laguntzak kaleratu ditu Zornotzako Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko ira. 25a, 12:06

Hiru diru-laguntza mota dira: euretako bat euskara ikastaroren bat jarraitzen duten herritarrentzako da. Beste bat herrian euskara sustatzeko ekintzak egiten dituztenentzat. Eta hirugarrena, saltokietako errotuluak euskaraz ipintzen dituzten komertzioentzat. Eskariak egiteko 20 eguneko epea dago.

Zornotzako Udalak 19.000 euroko diru-poltsa kaleratu du herrian euskara sustatzeko. Diru-laguntza horregaz euskara ikastaroren bat egiten ari diren herritarrak, Zornotzan euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituzten eragileak eta saltokietako errotuluak euskaraz ipintzen dituzten komertzioak lagunduko ditu. 

Euskara ikasleen kasuan, diru-laguntzaren onuradunak 16 urtetik gorako herritarrak izango dira, betiere, ikastaroa euskaltegi publikoren batean edo homologatutako euskaltegi pribaturen batean egiten ari badira.

Eskariak egiteko epea hogei egun barru amaituko da. Eskatzaileek Herritarren Arreta Zerbitzura jo behar dute. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!