Gestamp multinazionalak auto elektrikoei begirako ikerketa zentro bat eraikiko du Zornotzan

Joseba Derteano 2020ko eka. 23a, 14:43

Eusko Jaurlaritzak eta Gestamp-ek hitzarmen bat sinatuko dute datozen egunetan, egitasmoa aurrera ateratzeko.

Proiektuak 17 milioi euroko inbertsioa eskatuko du. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Gestamp-i zortzi milioi eurorainoko zuzeneko dirulaguntza ematea. "Ekarpen hori ez da izango, inola ere, kostu osoaren % 50etik gorakoa", zehazten du Jaurlaritzako ohar batek.

Gestamp multinazionala automobilgintzarako pieza estanpatu metalikoen arloko hornitzaile nagusietako bat da eta automobilerako osagai metalikoen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan espezializatuta dago.

Zornotzan eraikiko duten azpiegitura berrian ibilgailu elektrikoen alorreko teknologia berriak ikertu eta garatuko dituzte, horrela EAEren automobilgintza-sektoreko "lehiakortasuna handitzeko".

Oharrean ez dute zehaztu bikaintasun-zentro berria egiten noiz hasiko diren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!