Bi lagun zauritu dira Zornotzan izandako auto istripu batean

Anboto 2020ko urt. 28a, 08:08

N-634 errepidean izan da istripua, Bilborako noranzkoan. Bideetako bat itxita dago, eta ertzaintzak txandakako zirkulazioa ezarri du.

Kamioi batek eta hainbat autok elkar jo dute, Ertzaintzaren iturrien arabera. Ondorioz, bi lagun zauritu dira.

Auto ilara handiak eragin ditu istripuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!