25 urteko zornotzar bat hil da Igorren gertatu den auto istripu batean

Anboto 2020ko urt. 8a, 11:32

Gaur goizean gertatu da istripua N-240 errepidean, Igorren. Bi autok aurrez aurre elkar jo dute eta, ondorioz, autoetako baten gidatzen zihoan 25 urteko zornotzarra hil egin da. Larri zauritu da beste gidaria eta ospitalera eraman behar izan dute, Ertzaintzak jakin eragin duenez. Istripuaren ondorioz errepidea itxibehar izan dute bi noranzkoetan.

Goizeko 05:50ean gertatu da istripua. BMW 5330 batek eta Renault Megane Scenic batek talka egin dute. Oraindik argitu gabe daude istripuaren arrazoiak, Ertzaintzak azaldu duenez. Istripuaren eraginez bi gidariak auto  barruan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute ateratzeko.

Ertzaintzaren eta Larrialdietako Zerbitzuaren hainbat baliabide berehala hurbildu dira istripua gertatu den lekura, baina BMW autoaren gidaria hil egin da zauri larrien ondorioz. 25 urteko zornotzarra Bizkaiko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute epailearen aginduz. Istripua izan duen beste autoaren gidaria, 52 urtekoa eta Bilboko bizilaguna, Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute larri zaurituta.

Ertzaintzak, bestalde, ikerketa jarri du abian gertatutakoa argitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!