Hiru ibilgailuren arteko istripua gertatu da Zornotzan

Anboto 2019ko abe. 9a, 07:42

(Argazkia: @BomberosBizkaia)

Dagoeneko zabalik dago errepidea.

Istripua 06:30 inguruan gertatu da N-634 errepidean eta Zornotzan parean, Gernikarako irteera baino apur bat lehenago. Auto biren eta furgoneta baten artean gertatu da. Istripuak hiru zauritu eragin ditu eta Galdakao, Basurtu eta Gurutzetako ospitaletara eramanak izan dira.

N-634 errepidea itxita egon da ordu bete baino gehiagoan eta 9:30 inguruan zabaldu dute.  Bilborako trafikoa Zornotza herrigunetik desbideratzen ari dira eta Donostiarakoa herrigunetik zein autopistatik. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez Urbinbide tunela (Autzagane) ere itxita dago istripuaren eraginez.

(Argazkia: @BomberosBizkaia)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!