N-634 errepidea ia lau orduz itxita egon da istripu baten ondorioz Zornotzan

Anboto 2019ko aza. 13a, 19:07

18:30ean gertatu da istripua furgoneta baten eta kamioi baten artean. Pertsona bi bilgailuan harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera dituzte. Zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

N-634 errepidea itxita egon da bi norazkoetan 18:30ean gertatu den istripuaren ondorioz. Ertzaintzak azaldu duenez, trafikoa desbideratu dute eta auto-ilarak sortu dira. Istripua izan duen ibilgailuetako batean pertsona bi harrapatuta gelditu dira eta suhiltzaileek atera dituzte. Zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!