Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek Energiaren kostuaren optimizazioa eta nekazal azpiproduktuen balorizazioa izeneko jardunaldia antolatuko dute azaroaren 14an, Zornotzako Zelaieta Zentroan.
Jardunaldia energia kontsumo handia daukaten edozein motatako enpresei zabaldua dago. “Enpresa askotan energia-kontsumoaren kudeaketa errentagarritasuna lortzeko gakoa da, lehengaiaren eta eskulanaren ondoren gastu garrantzitsuena bilakatzen baita”, azaldu dute antolatzaileek ohar batean.
Parte-hartzaileek energiaren gastua kudeatzeko orduan arrakastatsuak izan diren esperientziak ezagutuko dituzte, bai erabilera optimizatzeari dagokionez, bai kontratazioan aurrezteari dagokionez.
Jardunaldi hauetako hizlariak kolektibo ezberdinetako adituak izango dira: Energiaren Euskal Erakundeko, ASE Taldeko, eta, UVIC eta Leartiker zentro teknologikoa adituak, hain zuzen.
Jardunaldietarako izen-ematea 94 620 36 11 telefonoan edo urkiola@urkiola.org helbide elektronikoan egin daiteke.
AZAROAK 14-EGITARAUA
10:00 Energiaren gastuaren jatorria identifikatzea. Energia-ikuskapenak
10:30 Elektrizitatea. Enkanteak, taldekako erosketa eta merkatuaren hornikuntza kontratuak
11:00 Sorkuntza eta energia kontsumoa.
11:30 Atsedenaldia.
12:00 Energia komunitateak.
12:30 Praktika onak. Innolact proiektua. Energia eraginkortasuna. Energia-ikuskapenak.
13:00 Produktu berritzaileak. Ekonomia Zirkularra
13:30 Mahai-ingurua
14:00 Amaiera