EAEko Udal Entitateen Kontuei buruzko txostenak Zornotza, Elorrio eta Zaldibar anomaliarik gabeko 20 udalen zerrendan sartu dItu

Anboto 2019ko uzt. 25a, 10:47

Epaitegiak aztertutako 252 udalen artean populazio handiena izateagatik nabarmentzen dela Zornotza azpimarratu du udalak.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako EAEko Udal Entitateen Kontuei buruzko azken txostenak, Zornotza bere kontuetan anomaliarik ez duen 20 euskal udalen artean sartu du. Udalak albistearen berri eman du prentsa ohar bidez.

Zornotza, epaitegiak aztertutako 252 udalen artean populazio handiena izateagatik nabarmentzen dela azpimarratu du udalak. "Horrela, txostenak Andoni Agirrebeitiaren gobernuaren kudeaketari bermea ematen dio", azaldu dute udal iturriek.

 Dokumentuak aurrekontuaren, likidazioaren eta kontu orokorraren onespeneko epeak betetzea; dokumentuen eduki formala, aurrekontuzko alderdien kalkuluan egokitzea edo ondare-kontabilitatea aztertzen ditu, 2017an zehar udaletako zerga-sistemaren kudeaketa zuzenarekiko erlazionatutako beste elementu batzuen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!