Hamarkada hartan, enpresak hazten jarraitu zuen eta, besteak beste, matxurak konpontzeko lantegi mekanikoa handitu eta kalitate-kontrolerako sistema ipini zuten, mendeurrenaren harira kaleratutako Izar, Berrikuntza industrialeko 100 urte Bizkaian liburuak jasotzen duenez.
Izar-en hazkunderik handiena 1969tik aurrera izan zen. Urte hartan zabaldu zion atea nazioarteari, Beltracy enpresa belgikarraren eskutik.