N-634 errepidean, Zornotza parean, auto bat irauli da, baina ez du zauriturik eragin

Joseba Derteano 2019ko uzt. 8a, 15:34

Errei biak irekita daude dagoeneko.

14:35 inguruan gertatu da istripua N-634 errepidean, Zornotza inguruan eta Bilborako noranzkoan. Audi A5 markako auto bat bidetik irten eta irauli egin da. Istripuak ez du zauriturik eragin, Ertzaintzak informatu duenez. Denbora batez txandakako trafikoa egon ostean, dagoeneko erre biak zabalik daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!