Bizkaidenda elkarteen federazioak antolatuta, Zornotzako Zelaieta Zentroan garatu zen jardunaldia. Muela sailburuordeak etorkizunera begirako proposamenak eta tendentziak izan zituen berbagai, besteak beste. Merkatari txikien arloan internet bidezko salmentek emandako emaitza onak azpimarratu zituen, Bizkaidendak ohar batean azaldu duenez.
Sektore horretan turismoak duen garrantziaz ere jardun zuten eta balorean jarri zituzten eremu bien artean herriz herri eman diren sinergia saioak.