Hartara, 1903an hasitako proiektuari berriro helduko diote lau hamarkadako etenaldiaren ondoren. Hasierako sasoi hartan, ehun bat zornotzarrek osatzen zuten banda, eta domekak eta jaiegunak girotzeaz arduratzen ziren. Agente kultural garrantzitsua izan zen Zornotzan, 1947an desagertu zen arte. Aritz Labrador gaztea izango da zuzendaria, eta Zornotzako bizitza kulturalean parte hartzeko asmoa agertu du, jaietan zein kalerik kale. Hogei musikarigaz batera helduko dio Zornotzako ondare musikala berreskuratzeko erronkari (Kontzertuan 35 musikarik parte hartuko dute).