Aniztasun funtzionala duten adingabeentzako diru-laguntzak emango ditu Zornotzako Udalak

Anboto 2019ko api. 17a, 10:30

Tratamendua ordaintzen laguntzeko emango dituzte laguntzak, udalak prentsa oharrean dioenez.

Zornotzako Udalak epea zabaldu du aniztasun funtzionala duten adingabeen tratamendu eta programetarako diru-laguntza eskatzeko. "Desgaitasunarengatik jaso beharreko tratamendua ordaintzen laguntzeko emango dira laguntzak", azaldu dute udal arduradunek prentsa oharrean.

Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte azken hamabi hilabeteetan Zornotzan erroldatuta dauden eta aniztasun funtzionala duten adingabeek, irabazi asmorik gabeko erakunde batean tratamendua jasotzen badute.

Udalak 35.000 euro bideratuko ditu honetara urtero. Eskariak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko azaroaren 30era arte eta udaleko erregistroan eska daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!