Zornotzan txirrindulari bat erori da eta Galdakaoko ospitalera eraman dute

Anboto 2019ko martxoaren 29a

Bizkargi inguruan gertatu da.

Zornotzako Ergoian auzoan, Bizkargi mendian zebilen txirrindulari bat erori egin da. Zaratamon bizi den 43 urteko gizonezkoa dela informatu du Ertzaintzak. Sorbaldan eta buruan -kaskoa zeraman- hartutako kolpeen ondorioz Galdakaoko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!