Kamioi batetik bobina bat jausi eta gero N-634 errepidean auto ilarak daude eta trenbidea itxi behar izan dute Zornotzan

Anboto 2019ko mar. 11a, 17:34

Kamioi batek zama galdu du N634 errepidean Zornotzan, Motorra parean. 28 tonako bobina errepidera erori da eta hortik trenbidera.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, errepidean zuloa egin du eta momentu honetan trafikoa bideratzen dabiltza. Horrez gain, bobinak trenbidean bukatu du eta Donostiarako norazkoan trenbidea itxi behar izan dutela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!