Zornotzan istripu bat gertatu da eta zauritu bi Galdakaoko ospitalera eraman dituzte

Anboto 2019ko mar. 8a, 11:17

N-634 errepidean gertatu da eta auto-ilarak sortu dira. Orain errei biak irekita daude eta trafikoa normaltzen ari da.

09:50 inguruan gertatu da istripua, N-634 errepidean, Zornotza inguruan eta Bilborako noranzkoan. Fiat eta Nissan markako autoen arteko istripua izan da eta, horren ondorioz, Fiat autoa errepidetik irten da. Azken auto horretan zihoazen bi pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzak informatu duenez.

Auto-ilarak sortu dira. Orduan beste istripu txiki bat gertatu da auto batek beste bat atzetik jo duenean. Ez du zauriturik eragin. Une honetan errei biak irekita daudela eta trafikoa normaltzen dabilela adierazi du Ertzaintzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!