Zornotzako ikasleek elikadura zirkularraren berri jaso dute

Joseba Derteano 2019ko mar. 6a, 13:09

Zornotza jardunaldian parte hartu dutenen familia argazkia.

Herriko ekoizleak ezagutu dituzte Iraunkor elkartearen eskutik.

Zornotzako Udalaren eta ikastetxeen bidez, hainbat ikaslek Eskolako Agenda 21 programaren barruan lantzen ari diren gairen gaineko jardunaldian parte hartu dute.

Ikasturte honetan, elikadura zirkularraren gaia lantzen ari dira. Ildo horretatik, eredu hori Zornotzan sustatzen diharduen Iraunkor elkarteko Urtza Uriarteren azalpenak entzun eta herriko ekoizleak ezagutu dituzte.

Jardunaldi tekniko honetan Larrea, Urritxe, El Carmelo, Karmengo Ama, Lauaxeta eta Andra Mari ikastetxeetako ikasle ordezkariak parte hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!