Langile bat zauritu da orga jasotzaile batek harrapatuta, Boroan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 4a, 11:30

Orga jasotzaile batek harrapatuta 39 urteko gizonezko bat zauritu da gaur goizean lan istripu batean, Boroako industriagunean.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez orga jasotzaileak izterra harrapatu dio gizonari. Bestalde, oraindik istripuaren larritasun maila nolako den ez dakitela jakitera eman dute. 

Istripua 10:50ean gertatu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!