Zornotzako EH Bilduren zerrenda osatuko duten pertsonak aukeratzeko prozesua hasiko da martxoan

Joseba Derteano 2019ko ots. 26a, 13:31

Hautagaiak proposatzeko epea martxoaren 10ean amaituko da

Ander Uriarte Pujanaren ondoan datorren maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko diren pertsonak aukeratzeko barne prozesu parte-hartzailea hasiko du Zornotzako EH Bilduk.

Edozein herritarrek parte hartu dezake prozesuan, baina aurretik EH Bilduren barneko aplikazioan (elkarrekin.ehbildu.eus) izena eman beharra dago. Behin urrats hori osatuta, herritarrek euren hautagaiak proposatu ditzakete. Horretako bi bide daude: zornotza.ehbildu@gmail.com helbidea eta 672 108 838 telefono zenbakiko WhatsAppa.

Zerrendarako hautagaiak proposatzeko epea martxoaren 10ean amaituko da. Ondoren, martxoaren 11tik 17ra hautagaitzak ofizial egingo dituzte. Bozketa martxoaren 22an, 23an eta 24an egingo dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!