Kamioi baten eta lau autoren arteko istripua gertatu da Zornotzan

Anboto 2019ko urt. 18a, 08:16

N-634 errepidean gertatu da, gasolindegi inguruan eta Bilborako noranzkoan.

07:50 inguruan kamioi baten eta lau autoren arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, Zornotzako gasolindegiaren inguruan eta Bilborako noranzkoan. Noranzko horretan trafikoa desbideratu egin dute, gasolindegi ingurutik. 11:15 ingururako garabiek ibilgailuak erretiratu eta erreiak berriro ireki dituzte.

Istripuak zauritu bi eragin ditu. 45 urteko gizonezko bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, Ertzaintzaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!