Zornotzako Udalak 405.900 euro bideratuko ditu aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako sei proiektu gauzatzeko

Anboto 2018ko abe. 20a, 20:29

Besteak beste, jolasgunea eraikiko dute Larrean.

Udalak guztira 173 proposamen jaso ditu. Herritarrek egindako proposamen bakoitzak erantzun bat jasoko du udalaren web orrian argitaratuko den agiri batean (amorebieta-etxano.eus/aurrekontuak). 

Azaroaren 23an udalbatzak onartu zuen 2019ko aurrekontuan ondorengo sei egitasmoak jaso dituzte:

- Jolas gunea Larrean. Aisialdi gune hau inguruan integratzea da helburua herriko gainontzeko parkeak osatuz. Tirolina bat eta beste elementu batzuk izango lituzkeela aurreratu dute prentsa oharrean. Proiektu honetara 120.000 euro bideratu dituzte.

- Arraibiondon jolas gunea. 45.000 euro

- Ikasgela berri bat. 20.900 euro

- Dudeako San Migel eskolak birmoldatzea. 170.000 euro

- Argia Ixerangon. 20.000 euro

- Larreako gimnasioa handitzea. 30.000 euro

 

2018an egin diren proiektuak ere nabarmendu ditu Zornotzako Udalak:

- Jauregizahar auzorako sarbidea hobetu.

- Larreako gimnasioa handitu

- Zubipunteko jolas gunea handitu

- Gure Kirolaken bizikletak garbitzeko gunea

-Argiztapena hobetu: Zelaieta, Zezilia Gallarzagoitia.

-Argiztapena hobetu eta jesarlekuak Jauregibarrian.

-Auzo-bideak hobetu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!