Zornotzan autobus bat matxuratu eta ilada luzeak sortu dira N-634an

Anboto 2018ko abe. 19a, 09:21

08:30ean autobus bat matxuratu da Zornotzako sarreran, eta trafikoa oztopatu du 10:30ak ingurura arte. Ertzainak zirkulazioa txandaka bideratu du. 

Gertaeraren eraginez, auto iladak sortu dira N-634 errepidean, Durangotik Zornotzarako noranzkoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!